XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.4. ELAY Taldea

IKERLANekoek eta ELAYkoek zenbait harreman eduki dituzte, erabilera-plan horiekin lotutako hainbat informazio elkarri trukatzeko:

1. Kanpo-harremanak (publizitate, bezero. etab.)

2. Enpresa bakoitza zein egoeratan dagoen jakin eta etorkizunean emango dituzten urratsak.

3. Euskara-eskolen inguruan: zer egin helburuak lortzen ez dituzten ikasleekin? Erabilera sustatzeko, euskaldun zaharrak eta ikasten ari direnak lotzeko egitasmoak. etab.

4. Ahozko erabilera nola neurtu duten (programa informatiko bat).

4.5. EUSKALAN Elkartea

Deba Garaiko hainbat kooperatiba eta lantegitan sortu bada ere, Euskal Herri osoko enpresetara zabaltzeko asmoarekin jaioa. IKERLANeko planean murgilduta dauden pertsona batzuek EUSKALAN Elkartearen sorreran partehartze aktiboa izan dute.

Elkarte honek helburu du 1997rako 10 enpresetan euskararen erabilera-planak bideratzea eta 15 euskara batzorde sortzea, besteak beste.

4.6. Kooperatiba bat: lehenengo proiektua euskaraz

IKERLANeko lan-talde batek beste kooperatiba batekin gauzatu ahal izan du lehenengo proiektua guztiz euskaraz. Hori dela kausa, atal honetan emandako urratsak eta ondorioak azalduko ditugu.

A) Lau urrats nagusi eman dituzte:

1. Adostasuna maila guztietan: IKERLANeko lan-taldea, enpresa horretako lan-taldea, zuzendaritzak, etab.

2. Enpresa horretako lan-taldeari asmoak zehatz-mehatz azaldu.

3. Enpresa horretako lan-taldeari IKERLANekoen laguntza osoa eskaini, arazoak sortuz gero, irtenbide egokia eman ahal izateko.

4. IKERLANekoek den-dena planifikatu zuten: sor zitezkeen arazoak aurreikusi, arazo horiei aurre egileko hainbat irtenbide eta estrategia finkatu, etab.

B) Ondorioei dagokienez, ostera, ondorengo hauek aipatuko ditugu:

1. Ondorio nagusia: proiektua normaltasun osoz garatu da, euskara erabiltzeak aparteko arazorik eman ez duelako.

2. Bestalde, arituaren poderioz ikasten dela, eta, horregatik, ez dagoela konparatzerik hasieran langile horiek zituzten arazoak eta zalantzak azkeneko hilabetean lortua zuten gaitasunarekin.